XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koche.- Ai! Ou! Hi! Ooampiuml;! Hau emazteki gaichtoa!.

Mariun.- Joitearen bortchaz, beharbada atchemanen duk.

II- BERAK eta SANTSIN

Santsin.- Hau harramantza! Ala fe, Garruzeko ferian etchu holako arrabotsik!.

- Karrikatik ezagun tchu hemengo oihugarraziak!.

Mariun.- Ah! hor zirea, Santsin!.

Santsin.- Ba, ba, hemen nuchu, eder eta fresko, saltsa bezain aphaindua, ikusten duchun bezala!.

- Dena partha eta ichtila duchu chure landa.

- Nihaur ere lohi puchka bat bilhakatia nuchu.

- Ilhea lohi, bizarra lohi, eta galtzan buztin-gorri!.

Mariun.- Gaicho Santsin, ez da deusik hori!.

Santsin.- Ez dela deusik! Aise ari chira, chu! Landan bachine!....

Mariun.- Bazinaki zer pasatu den sukalde huntan!.

Santsin.- (Bazterreri beha).

- Egia erran, desbitcha ederra duchu barne huntan!.

- Oro airean! Hautsak eta ondarkinak zangoen azpian!.

Mariun.- Ah! bazinaki, Santsin gaichoa!.

Santsin.- (Aire griñatsu batekin).

Zer gerthatu zauchu ba!.

Chichili eta Koche.- (Elgarrekin).

- Etchekandereak galdu du....

Mariun.- Zauzte ichilik, zuek, imbichilak!.

- Eta horiek oro zeren gatik? eltzearen gatik, beltzebuten gatik eta zure galtzen gatik, heien sarestatzen ari bainintzen, gisagaizoa!.

Santsin.- Ez tichut porrorik komprenitzen.

Mariun.- Gaichoa! Hobe duzu ez komprenitzea!.

Chechili.- Zu bakean zinen Belegorriko landan.

- Bazinaki zer bizia ereman dugun hemen?.

Santsin.- Errazie ba, azkenian, nik ere jakin dezadan!
Mariun.- Ai, ei, ama!.